2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

XISTERAKO FINALAK

Hilaren 17an Xisterako finalak izango dira Markinan.
Bertan Xistera zirkuitoan puntu gehien lortu dituztenak izango dira, eta nola ez, Mutrikuko DANOK BAT pelota eskolakoak ere bertan izango dira.
Eneritz Lizardi izango da nesken finalean eta Ekaitz Mendizabal "Goixerri" eta Mikel Mancisidorrek osatuko dute bikotea gazte mailako finalean.

Goizean, Alebin eta Infantilen finalak izango dira, bertan Mutrikuko DANOK BAT pelota eskolako 6 pelotari izango dira:
Alebinetan, Manex Ansola, Aimar Flores eta Unax Zubizarreta
Infantiletan, Alain Basterretxea, EƱaut Urreisti eta Unax Urkiri