2017(e)ko uztailaren 20(a), osteguna

MASTER SERIES FINALA

Uztailak 22an (Madalen eguna) gaueko 22,30etan MUTRIKUKO MASTER SERIES FINALA jokatuko da.

Jaialdian 2 partidu jokatuko dira, lehendabizikoan Arbe eta Garitak, Aimar eta Amigorena izango dituzte aurkari.

Ondoren aurreko astean jokatutako finalerdietan garaile suertatu ziren bi bikoteak izango dira aurrez aurre:

Aritz ERKIAGAk eta Ibon ALDAZABALek, Alex HORMAETXEA eta EKHI Martinezen  aurka jokatuko dute.

2017(e)ko uztailaren 15(a), larunbata

EUSKAL HERRIKO HERRIARTEKO TXAPELDUN

Gaur Uztailak 15 Euskal Herriko Herriarteko finalak jokatu dira MUTRIKU eta GERNIKAren artean.

Bertan Mutrikuarrak 3-0 nagusitu dira
Kadete mailan Zuhaitz Arrillagak eta Aratz Mendizabalek 30-24 irabazi dute.
Jubeniletan Ekaitz Mendizabal eta Mikel Mancisidorrek 35-20 menperatu dute Gernikako bikotea.
Nagusi mailan, Aitor Mancisidor eta Aitor Andonegi nagusitu dira


ZORIONAK txapelketan parte hartu duten guztiei !!!!!!