2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

ASTEBURUKO EMAITZAK (abenduak 2,3,4)

Igandean Iparraldeko txapelketaren barruan, Oier Lizardi eta Aratz Mendizabalek 35-26 irabazi diete MAULEONAISeko bikoteari

Larunbatean XISTERA zirkuitoko kinielak izan ziren Tolosan. Bertan Ekaitz Mendizabal, Yon Iparragirre eta Mikel Mancisidorrek parte hartu zuten.
Mikel nagusien kinielan 4. sailkatu zen eta Ekaitz eta Yonek bikotea osatuz hirugarren bukatu zuten.

Ostiralean Miruaitz frontoain Udazken Txapelketako Alebin eta Infantil mailako finalerdiak jokatu dira. 

Alebin mailan: 
Gonzalo Agirre (Zumaia) eta Manex Ansolak (Danok Bat) lortu dute finalerako txartela set biak irabazi ondoren Ekaitz Galarraga (Zumaia) eta Naroa Merinori (Donostia).


Beste txartela Unax Zubizarreta (Danok Bat) eta Aimar Floresek (Danok Bat) lortu dute, set biak irabazi ondoren Asier Arteaga (Tolosa) eta Aitor Itoizeri (Tolosa).

Infantil mailan:
Lehen txartela, Eñaut Urreisti (Danok Bat) eta Alain Basterretxeak (Danok Bat) lortu dute, finalerdian Haritz Egaña (Zumai) eta Erlantz Urreistiri (Danok Bat) set biak irabazi ondoren.

Bigarren txartela Luken Aizpurua (Zumaia) eta Unax Urkirik (Danok Bat) lortu dute Markel Elezgarai (Danok Bat) eta Hodei Arrillagari (Danok Bat) irabazi ondoren.
Horrela Abenduaren 17an Markinak jokatuko diren finalak honela geratu dira:
Alebinetan: 
Unax Zubizarreta-Aimar Flores // Gonzalo Agirre-Manex Ansola
Infantiletan:
Eñaut Urreisti-Alain Basterretxea // Luken Aizpurua-Unax Urkiri