2019(e)ko uztailaren 29(a), astelehena

MADALEN TXAPELKETAKO FINALAK

Uztailaren 23an jokatu ziren Alebin eta Infantil mailako Madalen txapelketako finalak

Alebinetan, Markinako 2 bikote (Erika- Ian Urkidi eta Uribesalgo-Alex Urkidi)  eta Noaingo Martin-Aimarrek jokatu zuten. Garaile, Markinako Uribesalgo-Alex Urkidi izan ziren.

Infantiletan, Gernikako Javier-Ander, Hossegortik Rappael-Robin eta Mutrikuko Danok bateko Unax Zubizarreta eta Manex Ansolak jokatu zuten finala, Danok Batekoak lortu zutelarik txapela.







2019(e)ko uztailaren 7(a), igandea

ASTEBURUKO EMAITZAK (Uztailak 6 eta 7)

Asteburu hontan Madalen txapelketako finalerdiak jokatu dira
Finalak uztailaren 23an jokatuko dira, 3 bikoten arteko kiniela 25 tantutara.
Alebinetan Markinako bi bikote (Erika-Urkidi I eta Uribesalgo-Urkidi II) eta Noaingo Martin-Aimar sailkatu dira finalerako.
Infantiletan berriz, Gernikako Javier-Ander, Hossegorreko Raphael-Robin eta Mutrikuko Unax eta Manex sartu dira finalean.

Bestalde Euskal Herriko herriartekoan Mutrikuk 2-1 irabazi dio gaur Markinari.
Horrela, finalerako sailkatu dira biak. Finala ostiralean jokatuko da Zumaian.