2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

XISTERA TOLOSAN

Abenduaren 8an jokatu ziren Tolosako finalak.
Bertan nesken finalean Danok Bateko Eneritz Lizardik irabazi zuen txapela.

Hona hemen eguneko kronika

UNAI ALBERRO-IHITSAGUE: 2 (13, 12)
NARBARTE-URANGA: 0 (13, 11)

Tanteoa: 1-1, 2-2, 2-4, 4-4, 4-6, 5-6, 5-8, 9-8, 10-9, 11-12 eta 13-12 // 4-1, 9-1, 9-9, 11-9, 11-11 eta 13-11
Iraupena: 47 minutu
Kronika: Unai Alberro eta Julien Ihitsaguek irabazi zuten abenduaren 17ko Markina-Xemeinen ospatuko den ‘finalen-finalaren aurreneko Xistera Zirkuituko azken txapelketa. Bi setetan nagusitu baziren ere, sufrimendu handiz irabazi zuten Tolosako Elola memorialeko txapelketa.
Lehenengo jokoan, urdinak aurretik ere egon ziren markagailuan, baina orokorrean emozioa izan zen nagusi eta azken txanpan gorriak izan ziren bere aukera aprobetxatu eta markagailuan abantaila hartu zutenak.
Bazirudien bigarren jokoa azkar amaituko zela, Donostiakoak eta Donibane Lohizunekoak berehala ihes egin baitzuten (9-1), baina Oreretakoak eta Zumaikoak dena eman eta bederatzi eta hamaikana berdindu zuten. Hala ere, buelta ez zen gertatu eta Unai eta Julenek etxera eraman zituzten txapelak, erritmo bizia eta tanto polit ugari izan zituen lehia batean.
JON MANDIOLA-GOITIA: 1 13, 11, 4)
LABIANO-AGUAS: 2 (6, 13, 5)

Tanteoa: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 7-4, 7-5 y 13-6 // 0-2, 1-2, 1-4, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 8-8, 9-9, 10-10, 11 eta 11-13 // 2-0, 2-1, 3-1, 3-3, 4-3 eta 4-5
Iraupena: 37 minutu
Kronika: Mario Labiano eta Oskar Aguasek erdietsi dituzte Tolosako Txapelketa-Elola Memorialaren mutilen gazte mailako txapelak. Norgehiagoka emozioz beterikoa izan zen eta tanto bakar batengatik erabaki zen. Izan ere, azken jokoan, Aguasek beherako pilotakadekin min handia egiten bazuen ere, Goitia eta Jon Mandiola goitik jarri ziren 2-0, gainera, 3nako berdinketarekin. Labianok sake falta bat egin zuen eta bizkaitarrek eskura izan zuten garaipena. Hala ere, jarraian naparrek azken bi tanto erabakigarriak egin eta partida erabaki zuten.
Aldez aurretik, lehenengo setean, markinarrak nagusi izan ziren, aurrelaria oso seguru aritzen zelako eta bere atzelariak bere indarra erakusten zuelako, beraz, 4na egon ondoren, aldea zabaldu zen markagailuan, 13-6kora heldu arte.
Egoera aldatu egin zen bigarren jokoan eta apurka apurka, Cabanillas eta Noaingoak konfidantza hartu zuten. Hala eta guztiz ere, lan handia egin behar izan zuten irabazteko, 4 eta 11. tantoen artean, zortzi berdinketa jarraian egon zirelako, 11-13koa eta ondorengo eta aipatu berri dugun azken hirugarren setera heldu arte.
MAITE ORTIZ DE MENDIBIL-NAHIA CALVO: 13
NAROA MERINO-ENERITZ LIZARDI: 15

Tanteoa: 0-3, 2-3, 2-4, 4-4, 5-5, 6-6, 6-10, 7-10, 7-11, 8-11, 8-12, 11-12, 11-13, 12-13, 12-14, 13-14 eta 13-15
Iraupena: 15 minutu
Kronika: Xistera Zirkuituan estreinatzen zen Naroa Merino eta Eneritz Lizardik eskuratu zuten garaipena jaialdiko lehenbiziko partidan, Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarra eta Nahia Calvo berriatuarrari 13-15 emaitza estuaz irabaziz.
Donostiako klubeko tolosarra eta mutrikuarra indartsu hasi ziren eta aurrea hartu zuten (0-3), baina bere aurkariek ez zuten amore eman eta 4, 5 eta 6nako berdinketekin, emozioa itzuli zen markagailura.
Bigarren zatian, lau pilotariek joko ona erakusten jarraitu zuten eta tanto piloteatu ugari ikusi ziren, fase erabakigarrian, baina, urdinak hobeto ibili eta, hori zela eta, garaile atera ziren.