2021(e)ko ekainaren 27(a), igandea

ASTEBURUKO EMAITZAK ETA IRUDIAK (Ekainak 25etik 27ra)

 Asteburu honetan 5 finaletan parte hartu dute Danok Bateko pilotariek

Ez da uzta oparoa izan. Final bakarra irabazi da, baina badu meritua ia maila guztietako finaletara iristeak!

Ostiralean, 22 urtez azpiko Euskal Ligako finala jokatu zen. Eñaut Urreisti eta Yon Iparragirrek 30-25 galdu zuten Markinarren aurka.

Larunbatean, Gipuzkoako txapelketako banakako finalak jokatu ziren.

Kadete mailan, Unax Zubizarretak lortu zuen txapela 25-19 irabazi ondoren Hondarribiko Rodrigoren aurka

Jubeniletan Agirre Zumaiarrak irabazio zion Eñaut Urreistiri 25-11.

Nagusi mailan berriz Mikel Mancisidorrek 25-17 galdu zuen Agirre Zumaiarraren aurka.

Azkenik igandean kadete mailako Euskal Ligako finala jokatu da. Berritxuarrak 30-13 irabazi diete Unax Zubizarreta eta Manex Ansolak osatutako bikoteari