2021(e)ko ekainaren 20(a), igandea

ASTEBURUKO EMAITZAK ETA IRUDIAK (Ekainak 17tik 20ra)

 Asteburu hontan Herriarteko finala jokatu da Zumaian. Bertan Mutrikuarrak azpitxapeldun suertatu dira 2-1 galdu ondoren

Kadetetan Unax Zubizarreta eta Manex Ansolak 30-18 galdu dute.

Jubeniletan Unax Urreistik eta Eneritz Lizardik 14-30 irabazi dute.

Bukatzeko, nagusi mailan Yon Iparragirrek eta Mikel Mancisidorrek 30-20 galdu dute.

Ala ere ez da zeharo asteburu txarra izan. Datorren asteburuan jokatuko diren 5 finaletan sartzea lortu dute Danok Bateko pilotariek.

Gipuzkoako banakakoan, kadete, jubenil eta nagusi mailan izango dira ordezkariak; Unax Zubizarreta, Eñaut Urreisti eta Mikel Mancisidor.

Euskal Ligan berriz, Kadete mailan Unax Zubizarreta eta Manex Ansola izango dira eta 22 urte azpikoan, Eñaut Urreisti eta Yon Iparragirrek jokatuko dute.