Asteburu oparoa izan da Danok Bat Elkartearentzat.
Alebin mailan, Andde eta Xuban Txurrukak txapela lortu dute Tolosako Lizarraga eta Mutrikuko Ekain Osaren aurka.
Infantil mailan, Alain Agirregomezkorta eta Oaia Otañok finala irabazi zieten zumaiako bikoteari.
Palaz ere Igor Elezgarai eta Fermin Landak udaberriko txapelketa irabazi dute eta Jon Arriagak banakakoan finalean sartzea lortu du.