2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA

Gipuzkoako kluben arteko txapelketa fase erabakiorrera iritsi da

Kadete mailan:  DANOK BATeko bi bikoteren artean jokatuko da finalerako txartela: Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabalen aurkariak izango dira Oier Lizardi eta Markel Andonegi. 

Jubenil Mailan: DANOK BATeko Aitor Manzisidor, Xabier Astigarraga eta Yon Iparragirrek  finalerako txartela izango dute jokoan Donostia Jai Alaiko bikotearen aurka.

Nagusien 2.mailan: DANOK BATeko Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidorrek finalerako txartela zuzenan lortu dute. Final horretako aurkariak Zumaia eta Hondarribiren arteko lehiako irabazleak izango dira.