2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

EMAKUME ZESTALARIEN TOPAKETA






 Getxo eta Bilbon emakumeen nazioarteko lehen zesta puntako topaketa ospatuko da

Asteburu honetan hitzordu historikoa biziko da nesken zesta puntarentzat. Izan ere, Getxo eta Bilbon emakumeen nazioarteko lehen topaketa ospatuko da Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko eta Bizkaiako Federazioek eta Xisterak bultzatuta. Bertan, herri ezberdinetako jokalariak hartuko dute parte; Berriatua, Bartzelona, Miarritze, Getxo, Donibane Garazi, Donostia, Gasteiz, Markina-Xemein, Mutriku, Montornes del Vallés (Catalunya), Pau, Parmiers eta Pariseko neskek hain zuzen ere.



Ekitaldia larunbat arratsaldez hasiko da Getxoko Fadurako frontoian eta bertan, hogeita lau pilotarik kiniela eta partiduak jokatuko dituzte, Izaro Arbe puntista eta Eskolen Sustapen Arloko arduradunaren koordionaziopean. Saioa 16:00retan hasi eta 19:00etan amaituko da.



Lehen hartueman honen ostean, igandean Bilboko Alameda Rekalde kalean dagoen Deportiko Klubeko frontoira joango dira kirolariak. Bertan, xisteran jolasten jarraituko dute, kasu honetan, 11:00etatik 13:00era.



Kiniela eta partiduak bukatu ostean, bertaratutako guztiek zesta-punta probatzeko aukera izango dute.