Asteburu hontan Madalen txapelketako finalerdiak jokatu dira
Finalak uztailaren 23an jokatuko dira, 3 bikoten arteko kiniela 25 tantutara.
Alebinetan Markinako bi bikote (Erika-Urkidi I eta Uribesalgo-Urkidi II) eta Noaingo Martin-Aimar sailkatu dira finalerako.
Infantiletan berriz, Gernikako Javier-Ander, Hossegorreko Raphael-Robin eta Mutrikuko Unax eta Manex sartu dira finalean.
Bestalde Euskal Herriko herriartekoan Mutrikuk 2-1 irabazi dio gaur Markinari.
Horrela, finalerako sailkatu dira biak. Finala ostiralean jokatuko da Zumaian.