2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

ASTEBURUKO EMAITZAK ETA IRUDIAK

 Asteburu honetan GRABNIko finalerdiak jokatu dira Zumaian

Bertan Gipuzkoa ordezkatzen Jubenil mailan Eñaut Urreisti izan dugu eta Nagusi mailan Mikel Mancisidor.

Partidu biak Gipuzkoarrek irabazi dituzte eta asteazkenean Gasteizen jokatuko diren finaletan izango dira.

GIPUZKOA 30-11 NAFARROA

GIPUZKOA 30-14 ARABA

Aurreko bi astetako lagunarteko partiduetako irudiak









2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea

PELOTA EGOKITUTAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA (Apirilak 17)

 Apirilaren 17an Mutrikun jokatu ziren Pelota egokitutako txapelketako partiduak.


Eneko Sagarmendik parte hartu zuen bere partidua nagusitasun haundiz irabaziaz.

Zorionak!








2021(e)ko apirilaren 11(a), igandea

GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALEN EMAITZAK (Apirilak 10)

 Zumaian jokatu dira Gipuzkoako txapelketako finalak.

Hiru mailatan jokatu dira eta hiruretan Mutrikuko Danok Bateko pilotariak izan ditugu.

Kadete mailan, Unax Zubizarreta eta Manex Ansolak txapela lortu zuten Hondarribiko bikoteari 30-23 irabazita.

Beste bi mailatan ez genuen sorte gehiegi izan. Jubeniletan Eñaut Urreisti eta Alain Basterretxeak Zumaiako bikotearen aurka 30-20 galdu zuten.

Nagusi mailan ere partidu estu batetan Zumaiarrak iarabazi zieten 30-26 Jon Goenaga eta Mikel Mancisidorreri.

Zorionak guztiei. Finalera iristeak ere badu nahiko meritu!