2021(e)ko apirilaren 8(a), osteguna

GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALAK (Apirilak 10)

Larunbat honetan arratsaldeko lauretatik aurrera Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Zumaian.


Hiru kategorietako finaletan parte hartuko dute Mutrikuko Danok Bat pelota eskolako pilotariek.


Lehendabiziko partidua kadete mailakoa izango da. Bertan, Unax Zubizarretak eta Manex Ansolak Hondarribiko bikoteari egin beharko diote aurre.


Ondoren jubenilen txanda izango da. Eñaut Urreistik eta Alain Basterretxeak Zumaiarren aurka jokatu beharko dute.


Bukatzeko nagusi mailako partidua jokatuko da. Jon Goenaga eta Mikel Mancisidor Zumaiako bikotea gainditzen saiatuko dira


Zoritxaren ikuslerik ezin da sartu eta herritarren berotasunik ezingo dute jaso.


Animo mutilak!

2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna

GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALERDIAK (Martxoak 27)

 Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako finalerdiak jokatuko dira Mutrikun.

3 mailatan ordezkari mutrikuarrak izango dira finalerako txartelaren bila.

Nagusietan, Unai Alberro eta Markel Andonegi alde batetik eta Jon Goenaga eta Mikel Mancisidor bestetik jokatuko dute finalista plaza.

Jubeniletan Eñaut Urreisti eta Alain Basterretxea Zumaiarren aurka saiatuko dira finalean egoten.

Kadeteetan Aiert beristain eta Aimar Floresek Hondarribitarrak gainditu bekarko dituzte finalean izateko.