Uztailak 22an (Madalen eguna) gaueko 22,30etan MUTRIKUKO MASTER SERIES FINALA jokatuko da. Jaialdian 2 partidu jokatuko dira, lehendabizikoan Arbe eta Garitak, Aimar eta Amigorena izango dituzte aurkari. Ondoren aurreko astean jokatutako finalerdietan garaile suertatu ziren bi bikoteak izango dira aurrez aurre: Aritz ERKIAGAk eta Ibon ALDAZABALek, Alex HORMAETXEA eta EKHI Martinezen aurka jokatuko dute.
Gaur Uztailak 15 Euskal Herriko Herriarteko finalak jokatu dira MUTRIKU eta GERNIKAren artean. Bertan Mutrikuarrak 3-0 nagusitu dira Kadete mailan Zuhaitz Arrillagak eta Aratz Mendizabalek 30-24 irabazi dute. Jubeniletan Ekaitz Mendizabal eta Mikel Mancisidorrek 35-20 menperatu dute Gernikako bikotea. Nagusi mailan, Aitor Mancisidor eta Aitor Andonegi nagusitu dira
ZORIONAK txapelketan parte hartu duten guztiei !!!!!!